egitaraua

pdf
HASIERA BUKAERA JARDUERA ZUZENDARIA
16 - Aza - 201825 - Aza - 20188 eguneko gogojardunakJon Sagastagoitia SJ
10 - Abe - 201819 - Abe - 20188 Eguneko GogojardunakJuan José Iragorri SJ
01 - Ots - 201903 - Ots - 2019Asteburuko gogojardunakVicente Marcuello SJ y equipo
18 - Ots - 201918 - Mar - 2019Hilabeteko gogojardunakJuan José Martinez Domingo SJ
12 - Api - 201921 - Api - 20198 Eguneko GogojardunakAlvaro Alemany SJ
17 - Api - 201921 - Api - 2019Aste Santuko gogojardunakKoldo Altzibar SJ
03 - Mai - 201905 - Mai - 2019Asteburuko gogojardunakVicente Marcuello SJ y equipo
21 - Mai - 201930 - Mai - 20198 eguneko gogojardunakJuan Jose Iragorri SJ
29 - Eka - 201908 - Uzt - 20198 eguneko gogojardunakDiego de Kisai Haro SJ
30 - Eka - 201930 - Uzt - 2019Hilabeteko gogojardunakToni Catalá SJ y equipo (castellano)
30 - Eka - 201930 - Uzt - 2019Hilabeteko gogojardunak ingelesesDavid Birchall y equipo (inglés)
10 - Uzt - 201919 - Uzt - 20198 eguneko gogojardunakAngel Ortiz de Urbina SJ
21 - Uzt - 201930 - Uzt - 2019Jesulagunentzat GogojardunakMartin Iriberri SJ
21 - Uzt - 201930 - Uzt - 2019Gogojardun pertsonalizatuakEquipo Ignaciano Izarpe
02 - Abu - 201931 - Abu - 2019Hilabeteko gogojardunakFernando (Nano) Polanco SJ
02 - Abu - 201911 - Abu - 20198 eguneko gogojardunakLuis Aparicio SJ
02 - Abu - 201911 - Abu - 2019Gogojardun pertsonalizatuak Equipo Ignaciano Izarpe
12 - Abu - 201921 - Abu - 20198 eguneko gogojardunakJavier Castillo SJ
12 - Abu - 201921 - Abu - 20198 eguneko gogojardunakManu Arrue SJ
22 - Abu - 201931 - Abu - 2019Jesulagunentzat GogojardunakJuan José Martínez Domingo SJ
22 - Abu - 201931 - Abu - 20198 eguneko gogojardunakAngel Pérez Gómez SJ
01 - Ira - 201910 - Ira - 20198 eguneko gogojardunakJosé Mª Etxeberria SJ
11 - Ira - 201920 - Ira - 20198 eguneko gogojardunakJon Sagastagoitia SJ
21 - Ira - 201930 - Ira - 20198 eguneko gogojardunakJuan José Martinez Domingo SJ
25 - Urr - 201927 - Urr - 2019Asteburuko gogojardunakVicente Marcuello SJ y equipo
14 - Aza - 201923 - Aza - 20198 eguneko gogojardunakPedro Cambreleng SJ

ezagutu gaitzazu

Loiolako Gogartetxea, Loiolako Santutegian kokaturik dagoen Jesusen Lagundiaren eraikuntza da. 1972. urtean sortu zen, hamarkada luzez jesuitentzat formazio-etxea izan zen eraikin batean.

Gogartetxearen jarduerak bultzatzen duen barne-eragina, Gogo-Jardunen eta formakuntzaren bidez inaziar espiritualtasuna zabaltzea da.

Loiolako San Inazioren bizipen jatorrena gorde nahi dugu, eta aldi berean, bere espiritualtasuna, hizkuntza eta era berrien bidez, gaur egungo errealitatera gerturatu.

Etxe honetan, hainbat jesuita, laiko eta lekaime elkarte bat osaturiko talde batek egiten du lan.

etxea

Etxeak, Jainkoarekin elkartzea sakonki bizitzeko beharrezkoa den isiltasun egoera bideratzen duten instalazio handi eta erosoak ditu:

  • 152 pertsonentzako lekua, ekipamendu osoko bainugela duten bakarkako zein binakako edo hirunakako
  • zazpi kapera eta otoitz leku
  • Konbertsio Kaperarako zuzeneko sarbidea
  • multimedia ekipoa eta bat-bateko itzulpeneko kabinak dituen hitzaldietarako aretoa
  • multimedia ekipoa duen Areto Nagusia
  • talde-lanetarako bost gela
  • talde txikientzat eta arreta pertsonalerako hamabi gela
  • lau jangela
  • wifia eta inprimagailu amankomuna duen ordenagailu-gela
  • 20 hektarea dituen parke pribatua eta aparkalekua

gogo-jardunak

Jainkoa aurkitzeko eta bizitzan bere nahia betetzeko laguntzen duten prozesu edo bide bat dira. XVI. mendean Loiolako San Inaziok izan zuen esperientziatik sortuak dira eta, harrezkero, garai eta leku guztietako pertsonei, munduan konpromiso bat hartuz, Jainkoarengan oinarriturik bizitzen lagundu diete.

Loiolan mota ezberdinetako inarziar Gogo-Jardunak eskaintzen dira:

  • bakarkakoak eta taldean
  • epe desberdinetakoak: asteburukoak, bost egunekoak, zortzi egunekoak, hilabetekoak
  • gazte eta helduentzat, laikoentzat, erlijioso/erlijiosentzat, apaizentzat
  • inoiz egin ez dituzten pertsonentzat eta ibilbide handiagoa daramatenentzat
  • Inazioren testuan oinarrituak eta aldi berean, beste ikuspuntuetara irekiak: familiarra, ekologikoa, etab.

Inoiz ez da falta isiltasunik, ezta oitoitzaldirik eta banakako laguntzarik ere.

beste ekintza batzuk

Etxe honekin bat datozen heziketa, espiritualtasun eta pastoraleko beste ekimen batzuk onartzen ditugu:

  • Abendualdian eta Garizuman erretiroak
  • Inaziar gidaritzan formakuntza
  • Inaziar nortasun eta misioan prestakuntza
  • Jesusen Lagundiaren nazio eta nazioarteko topaketak
  • Jesusen Lagundiko ikastetxeetako hezitzaileen prestakuntza (Educsi)
  • Jesusen Lagundiko unibertsitateetako irakasleen formakuntza (Unijes)
  • Elizbarrutiak, Confer eta elizaren beste talde batzuek antolatutako ekintzak
  • Kongregazio Erlijiosoetako Kapitulu Nagusiak

informazio erabilgarriak

  • Erreserbak aldez aurrez egin daitezke web honetako harremanetarako formulariotik edo cel@santuariodeloyola.org helbidera idatziz
  • Ez da beharrezkoa izarak eta eskuoihalak ekartzea
  • Menua, dieta ezberdinetara egokitzeko aukera dago
  • Gazte, familia eta langabetuentzat beka- dirulaguntzak ditugu.
  • Ordaintzeko era: banku-transferentziaz, txekearen bidez, tarjetaz, eta diruz
  • Gogartetxetik gertu zenbait supermerkatu, kutxazain automatiko, gasolindegi, farmazia, okindegi eta beste dendak batzuk daude

Loiolako Gogartetxea
Loiola Auzoa, 15
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Tel: +34 943 025 025
cel@santuariodeloyola.org
GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43.173312 (43º 10' 23.92" N)
Longitudea: -2.281947 (2º 16' 55.01" W)

otoitz egiteko