Igandean Siriako ehun bat errefuxiatu Loiolara ibiliko dira “bakearen eta Europan harreraren kulturaren alde”


Datorren iganderako Loiolan “Abegi Onaren” bideak izeneko ibilaldi solidarioa antolatu dute Euskadiko Jesusen Lagundiaren erakundeek Go Forward Europe delako Siriako errefuxiatuen taldearekin batera.

Larunbatean Nafarroako Xabierreko Santutegitik igaro ostean, Siriako ehun emakume eta gizonak –gehienak Europako hainbat herrialdeetan bizi diren errefuxiatuak- Aizpurutxotik Loiolako Santutegira ibiliko dira. Antzeko ibilaldiak izaten dira egunotan espainiar Estatuko hainbat lekutan.

“Euren etxeak uztera behartuta izan ziren pertsonekin batera ibili nahi dugu, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna, ekainaren 20a, bi aste barru izango dela” esan du Miguel Gonzalez, Migratzailentzako Zerbitzu Jesuitaren koordinatzaileak.

“Bakearen alde, Siriako gerraren biktimen oroimenez eta baita Europan abegi ona eta harreraren kultura sustatu nahian ere egingo dugu “ gehitu Gonzálezek.

2016an Jesusen Lagundiaren erakundeek hasiera eman zioten Hospitalidad kanpainaren barruan kokatzen da ekimena.

Asteazkenean, Loiolako Santutegian aurkeztu zuten ekitaldia ondorengoek: Abegi Onaren bideak (Caminos de Hospitalidad) ekimenaren bozeramaileak diren Mª Mar Magallón, ALBOANeko zuzendaria, eta Miguel González, Migratzailentzako Zerbitzu Jesuitaren koordinatzailea; Alberto Pérez Pastor, Loiolako Santutegiko jesuita; Samer Hamati, Go Forward Europe taldeko koordinatzailea; eta Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea, zeinek ekimena beharrezkotzat jo eta auzokideek bat egitera animatu duen.

Izan ere, igandeko ekitaldia Jesusen Lagundiaren erakundeek antolatzen dute eta hainbat erakunde eta enpresa babestu: Kaiku, Eroski, BM Supermerkatuak, Insalus, Azkune Fruta, Munibe Group, y Errotaundi Okindegia.

Informazio gehiago Webgunean