Basilikako mezen ordutegia aldatzea



Azken aldian, Santutegiko jesulagunok igande eta jaiegunetako 11 eta 12ko mezetan fededunak gutxitu egin direla egiaztatu dugu. Bestalde, eta apaizik ez dagoenez, gero eta eskaera gehiago jasotzen ditugu beste leku batzuei erantzuteko. Asko aztertu eta kontsultatu ondoren, urtarrilaren 1etik aurrera igande eta jaiegunetan euskarazko meza bakarra izatea erabaki dugu, 11:30ean.

Ez zaigu erraza edo erosoa egiten erabaki hori hartzea, baina guztiontzako zerbitzu hobea bilatzeko egiten dugu. Eskerrak ematen dizkizuegu, beti bezala, uneoro erakusten diguzuen gertutasunagatik eta konfiantzagatik, eta espero dugu ulertuko duzuela Loiolako Santutegiaren bizitzan ematen dugun urrats hau, nahiz eta batzuentzat mingarria izan. Eskerrik asko.


Gehiago irakurri

Participante de los Fondos Next Generation