2015 eta 2016 urteetan, Loiolako Santutegian bi Jubileuen ospakizunak izango ditugu, Inaziotar Bidearena eta Errukiarena. Jainkoarekin topatzea nahi duten erromesak, bere errukia nahi dutenentzat, edo erromes bezela maitatzen ikasi eta zerbitzatzen ikasi nahi dutenentzat, Loiolako Jubileu Atea zabalik egongo da.

Inaziotar Bidearen Lehengo Jubileu Urtea, 2015eko uztailak 31etik, 2016ko uztailak 31era ospatuko da. Loiolako Iñigo gogoratzen dugu, nola susperraldi luze eta neketsu baten ondorioz erromes bihurtzen den Jainkoaren borondatea gauz guztietan bilatu eta aurkitzeko. Bideak, 1522 urtean bere jaiotetxetik (Loiolan), Manresako Kobaraino egin zuen ibilbidea birsortzen du. San Inazioren espiritualitate prozesuaren lehengo etapak bizitzeko aukera ematen du.

dokumentuak ikusi

inaziotar bidearen webgunea

ignaciano 4 idiomas 

 

Frantzisko Aita Santuak Eliza osorako iragarri duen Errukiaren Jubileu Urtea 2015eko abenduak 8tik 2016ko azaroak 20ra ospatuko da. “Maiz pentsatu dut, Elizak errukiaren lekukoa izatearen misioa zein modu nabarituagoan egin dezaken. Konbertsio espiritualarekin hasten den bide bat da; eta bide hau ibiltzen egiten da. Horregatik, “Jainkoaren Errukia” gune bezala duen Jubileu berezi bat iragartzea erabaki dut. Errukiaren Urte Santua izango da. Jaunaren Hitzaren argipean bizi nahi dugu: «Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala» (Lk 6,36)” (Frantzisko Aita Santua)

Donostiako Elizbarrutian, Jubileu hau irabazteko hiru leku izango dira: Artzai Onaren Katedrala, Arantzazuko Santutegia eta Loiolako Santutegia.

dokumentuak ikusi

donostiako elizbarrutiko egitaraua

errukiaren jubileu webgunea

 logo misericordia EUS

Participante de los Fondos Next Generation