Jesuitek Aita Jeneral berria aukeratuko dute

Datorren igandean, urriak 2, Jesusen Lagundiaren 36. Kongregazio Nagusia hasiko da. Bertan mundu guztiko 21 jesuitek parte hartuko dute. Adolfo Nicolas SJ Aita Jeneralak bere karguari uko egingo dio, eta Kongregazioak erabakia onartzen badu, bere ondorengoa aukeratu beharko dute.

Nola jarraitu 36. Kongregazio Nagusia
Nazioarteko komunikazio talde batek Erromatik egingo du lan edukiak, irudiak eta bideoak eskaintzeko. Guztia dagoeneko martxan dagoen 36. Kongregazio Nagusiaren webgunean egongo da eskuragai. Bertan 36. Kongregazio Nagusiaren buletinean harpidetu zaitezkete, Kongregazioaren nondik norakoak ezagutzeko. Gainera, kasu honetan, 36. Kongregazio Nagusiak sare sozial nagusietan profilak dauzka: facebook, twitter, instagram, eta youtube.

Participante de los Fondos Next Generation