|
|
|
|
| Loiolako etxe santua Ikusteko bide pausoak |
| Behesolairua |
Lehenengo solairua |
Bigarren solairua |
Hirugarren solairua |
 |
 |
 |
 |
> Irudi bisita
Sukaldea zehatz ikusten badugu sutondo haundia agertzen zaigu, ontziak garbitzeko alasa sakona, bankua, su egiteko ahodun leihoa, harresi sakonean irekitako jaki-zulo txikia...
Inigoren haurtzaroko sukaldea. Dorre Etxeko sukalde zaharrean, nagusi eta morroiak sukalde inguruan batean bizi ziren. Hemen kontatzen ziren sendiko kondaira zaharrak, hemen trasmititzen zion batak besteari sendi kultura:
- kristau fedea;
- norbere ohorearen estimua;
- bizitzeko eta aurkezteko modua;
- norbere adorearen garrantzia;
- emandako hitza eta zineztutako leialtasuna betebeharra;
- ahulak babesteko zaldun-deia...
> Guzien sendi kulturaren azalpena
Egosartaldeko ertza. Leiho alde batean marraztutako ontzi baten zirriborroak O?az eta Loiolakoen lehorrean eta itsasoan ibiltzeko deia gogorazten digu. Sendi hontatik gudaontzi baten kapitain bat irtengo da, Ameriketako kolonizadore bat, Europako landetan gudatuko duten soldadu batzuk, Azpeitiko parroko bat...
Arevaloko eta Velazquez'en armarriak. Egurrezko zutabe batean, Arevalo herriaren eta Velazquez de Cuellar sendiaren armarriak agertzen dira. Inigo ere lehor-itsasoz ibiliko baita, eta bere lehen joanlekua Kastilako Arevalo herria (Avila) izango da; han 11 urte igaroko ditu Kastilako Diruzain Haundi, Juan Velazquez de Cuellar Jaunaren etxeko gorte-giro dotorean; han administradore eta guda-gizon bezala hezituko dute. Hori, Juan Velazquez Jauna, 1516an, Enperadorearen edergabean erori eta 1517an hil arte.
Orduan Inigo, bere aintoseme bidean aurrera jarraitzeko, Nafarroako erregeorde Naxerako Dukearen Gortera aldatuko da.
Morroi-neskame egonlekuak. Hemen zenbait gauzek Inigoren lehen zaldunaldia gogoratzen jarraitzeko laguntzen digu, Jainkoagana bihurtu aurre-aurretik eta bihurtuta gero zer gertatu zen.
1521an Iruña iruditzen duen maketa batek eta Miguel de Herrera eta Esteban de Zuasti-ren aurka Inigo lekuko bezala zitatzen duten bi prozesu-orriek zera gogoratzen digute, Inigo Nafarroan egon zela eta, Nafarroako dinastia, 1512an kendutakoa, berriz ezartzeko, Frantziako I. Franciscok bidalitako ejertzitu baten aurka Iruñako gaztelua defenditu zuela, V. Karlos Enperadorearen alde.
Iruñako maketak zera adierazten du, hiriak 1521an gaztelu izakera zuela. Ondo agertzen dira haren erdiaroko harresi etengabeak, euren defentsa dorrekin eta ate sendotuekin. Maketaren goialde erdian San Pedro jauregia agertzen da, erregeordearen bizilekua. Haren gorteko aitonseme zen Loiolako Inigo. Behealdean Santiago gaztelu haundia nabari da, 1521.go maiatzaren 21an, horixe defenditzen, bonbarda-bala batek larri zauritu zuen Inigo hanka bietan; zauri hori izango da bera Jainkoagan bihurtzeko abiapuntua. Gaztelua errenditu zenean, Inigo bere lagunek angailan bere Loiolako jaiotetxera eraman zuten.
Monserrat-eko Andra Marik eta Inigoren ezpataren kopiak Jainkoagana bihurtutako zaldunaren lehen aldia gogoratzen digu; nola Monserrat'en bere ezpata uzteko sinbolo-akzioa egin zuen eta bere penitentzi-jazkera eta bere erromes-bordoia, Kristoren arma berriak bezala, beilatzen egon zen.
Inigok berak eksplikatzen duen bezala, Zaldun Liburuak, Amadis de Gaula eta antzeko liburuak, asko irakurri ohi zituenez, "burua gauza haiekin betea zeukan", eta, bere jainkoagana bihurtua nolabait ere adierazteko, zaldunen hizkera besterik ez zeukan. |
|
|
 |
| |
 |
Lehenengo solairua |
|
|
 |
| |
 |
Don Juan Velázquez de Cuéllar Jaunaren armarria |
|
|
 |
| |
 |
Iruña 1521an |
|
|
 |
| |
 |
Inigoren ezpata Montserrateko Ama Birginari eskainia |
|
|
 |
| |
 |
Ontzi baten zirriborroa |
|
|
 |
|