|
|
|
|
| Loiolako etxe santua Ikusteko bide pausoak |
| Behesolairua |
Lehenengo solairua |
Bigarren solairua |
Hirugarren solairua |
 |
 |
 |
 |
> Irudi bisita: VR1 y VR2
Loiola Etxeko Andrearen gela. Gela hontan ekarri zuen Marina Saenz de Licona andreak 1491an bere hamairugarren eta azken semea, Inigo.
HEMEN JAIO ZEN
Ondoren Marina andreaz ezerez aitatzeak, handik gutxira hilko zela pentsarazten du. Magdalena de Araoz andrea, 1498an Loiola Jauretxeko oinordekoarekin, Martín García de Oñaz-ekin, ezkondu zena, oraindik zazpi urte besterik ez zituen Inigorentzat, ezkon-arreba baino, ama gehiago izan zen.
Hiru gela bata bestearen ondoren, ipar aldeko hormari itsasiak, Loiolako Jaunaren lekuak dira:
Loiolako Jaunaren Armategia.
Loiolako Jaunaren lo-gela.
Loiolako Jaunaren idatz- edo lan-gela.
Dorre Etxeko otoitzleku zaharra, Etxe Santuko, konbertsio kapera ez beste, tokirik agurgarriena da. Godo-erretaul bat du.
Bere goian Kupida bat dago: Andra Maria bere sabel gainean bere Seme hilaren gorpua duela, alboan San Juan Apostolua eta Magdalako Maria; haien atzean, Arimateako Jose eta Nikodemo, usaingozoak eta hilobia eskuratu zituztenak.
Behealdean, erdian, Jean Prevost-en (1460-1529) Flandesko Anuntziazio taula bitxia. Tradizioaren arabera, Isabel la Catolikak ezkontza-erregelu hori egin zion bere dama eta lagun Araoz-ko Magdalenari, Inigoren ezkon-arrebari. Taulak alboan Alejandriako Katalina eta Sienako Katalina santuen irudiak ditu.
Otoitzleku hontara eta irudi hauen aurrera etorriko zen Inigo bere sendaldi eta konbertsioan. 1551an, Inazio oraindik ere bizi zela, Gandiako Duke ohiak, Borjako Franciscok, jesulagun egin zenak, hemen eman nahi izan zuen bere lehen Meza, horma gainean agertzen diren apaizjantziekin. VR1
Dorre Etxeko jantoki nagusia. Orduko alasean, hormaren zurbeso batean egindako zuloan, antoxin molde bat agertzen da. Horren antzeko batekin eskatzen zuen limosna Manresan 1522an Inigo damutu eta bihurtuak, bere baitan Espiritu ejertzizioak egiten zituen bitartean.
Dorre Etxeko Ohore Aretoa. Dorre Etxeko areto nagusia zen. Arrotz gizandiak hartzeko eta une haundietarako egina. Liburu-alasean Kristoren Bizitza eta Santuen Bizitza agertzen dira Santiago de Varazzek idatziak. 1521 eta 1522an sendatzen zegoen Inigoren eskutara heldutako haien edizio bereko aleak. Izan ere, Loiolan, ez bai zegoen, denbora pasatzeko, berak eskatu bezalako zaldun-libururik.Oso adi begiratzekoak dira, liburu bi horiek izan bait zuten Loiolako Inigo Jainkoagana bihurtzeko indarra. VR2 |
|
|
 |
| |
 |
Inigoren jaiogela . 1491 |
|
|
 |
| |
 |
Dorre Etxeko Antzinako Otoitzgelako Erretaula |
|
|
 |
| |
 |
Jantokia: janari alasa |
|
|
 |
| |
 |
Dorre Etxeko Ohore aretoa |
|
|
 |
| |
 |
Konbertsio beranduko liburuak |
|
|
 |
|