Berria
Agenda
Web Mapa
Jesuita koneksioak
Koneksi zaitez
Hasiera
Agurra
Sarrera
San Inazio
Jesusen Lagundia
Liturgia
Irudi bisita
 
 Etxe Santua
 Basilika
 Santutegia
 Museo Saindua
 Artxibo / Liburutegia
 Garate Baserria
 Gogartetxea
 Arrupe Zentrua
 Loiola Aterpea
 Etxeko parkea
   
  Hemen lehenbizi solairu honen giro zoragarria dastatu behar dugu. Hortarako biderik onena bere panorama-irudien bidez bisita bat egin. Beheko Solairu honek etxe sendo batean gaudela gogoratzen digu, gudatzeko eta bizia garesti saltzeko asmatuan.  
  Behesolairua
 Behesolairua
 Lehenengo solairua
 Bigarren solairua
  Buscador de noticias
 
Buscar
   

Loiolako etxe santua Ikusteko bide pausoak
Behesolairua Lehenengo solairua Bigarren solairua Hirugarren solairua


> Irudi bisita

Loiolako erdiaroa eta feudoaldia. Behetxeak, bere ia bi metroko harresi lodiekin, bere zazpi kainoi-zuloekin -haietako baten aurrean bonbarda zahar bat dago jarria-, harrian oinartutako bere erdiko egurrezko lau zutabe sendoekin, bere harlosa latz eta harribilekin, O?az eta Loiola sendiaren erdiaroa eta feudoaldia gogorazten digu; XIII. gizalditik honera, Inigo aurreko jatorri horren 9 belaunaldi ezagutzen ditugu, hain zuzen ere.

Bandoen mapak Gipuzkoa lurraldean, XIII. eta XV. gizaldi tartean, feudo-jaunak, ahaide nagusi deituak, euren artean oso gogor zatituak zeudela erakusten digu, Oinazkoak alde batetik (Oñaz eta Loiola sendiak bando hontakoak ziren), eta Ganboakoak bestetik (Ganboa sendiagatik horrela deituak).

Azkoitiko erronka laukiak, 1456an, aitonsemeen eta herrien arteko gudaren gertaera bat gogorazten digu. Handikiek Azkoitiko ateetan herrien Anaidiari egiten dioten erronka josten dute, euren gorabeherak arma bidez garbitu nahi dituzte. Kastilako IV. Enrike herrien alde jartzen da, eta, 1547an, aitonseme batzuk mairuen mugara herbestetzen ditu, haien artean Inigoren aitona. 1460an barkatu bazioten ere, dorre-etxearen defentsak kendu egin beharko ditu eta, dorrea, jauregi bihurtu.

Gipuzkoan guda-dorre hauek jauregi bihurtzean, herri hontan feudo-erdiaroa amaitzen eta Aro Berria hasten doa; herri- eta errege-aro berria, eta han eskuartuko dute Loiolakoek.

Behetxearen aldaketak. 1460an berreraiki zutenetik, Dorre-Etxeak ez zuen gehiago guda izakera eduki, jauregi izakera baizik. Baina, horrek ez du esan nahi egun hortatik aurrera O?az eta Loiola sendiak bere guda izakera baztertu zuenik.

Inigoren aitak, Loiolako Beltrán Ibañez jaunak, Kastilako politikan biziro eskuartu zuen. 1474. urtez gero, Kastilako Beltranejaren zibil gudan eskuartu zuen, eta Toro, Burgos eta Hondarribin gudatu, Isabel la Catolica-ri eusteko. Hamar urte geroago, 1484. urte ondoren, Loiolako Beltranek, bere seme batzuk lagun, Granadako gerran gudatu zuen; berkonkistako gerra hori 1492an amaitu zen. Beraz, Inigoren aitak ez zuen, bere aitonak bezala, erregeari erronka egiten jarraitu. Harekin, erdiaroko feudomoldea, monarka- eta gorte-estadu berrian sartu zen.

Inigoren garaian, guda-dorrea indargabetua zegoen, kainoizuloak itxiak eta kainoiak kenduak. Behetxe hau gudarako sortua, tresnatoki, bodega, etab. bezala erabiltzen zen, bertan aurkitzen ditugun sagardo kupel eta kutxak adierazten diguten bezala.

Baina, guda-dorre zaharraren behetxe honek, hormatzar hauek, hitzik esan gabe giza eta gizarte bizimodua traslatzen dute, azkenik nola bizi bizi behar dugun eta nola ere hil gaitezkeen, eta, zalantzarik gabe, influjo haundia eduki zuten Loiolako Inigo Lopez?en haurtzaroko kulturan eta haren geroko zaldun eta guda espirituan.
 
Behesolairua
 
Taldeak nola banatzen ziren Euskal Herrian
 
Azkoitiko erronka
 
Hormak eta kainoi-zuloak Beheko Solairuan
Castellano - English - French